2014/02/24



SHINE


NOIZ: Martxoak 6, osteguna
ORDUA: 16:00
NON: Audio gelan



ZUZENDARIA: Scott Hicks

ERREPARTOA: Geoffrey Rush (Aktorerik Onenaren Oscar Saria 1996an)
                           Noah Taylor
                           Armin Mueller-Stahl

MUSIKA ORIGINALA: David Hischfelder.

URTEA: 1996

HERRIALDEA: Australia

IRAUPENA: 105 minutu.

LABURPENA:

David Helfgott-en bizitzan oinarritua. Umetatik dago David bere aitarenpean.
Etengabe dihardu aitak Davidek pianoa jo dezan beste “txorakeria” guztiak utzita.
Estatu Batuetan pianoa ikas dezanbeka bat lortzeak aitzakia ematen dio Davidi
aitarengandik “ihes” egiteko. Ondoren, Londongo “Royal College of Music” eskola
ospetsuan irabaziko du plaza bat eta, pelikularen arabera, bertan
Raschmaninoven 3. Kontzertua (jo daitekeen gauzarik zailena) jotzen ari delarik
geratuko da konorterik gabe eta bizi guztirako kiriotatik gaixotuko da.
 Emakume bat ezagutu eta harekin ezkonduko da eta bere maitasunak
iraunaraziko du David errealitateari atxikita.
2004an Bilboko Euskalduna Jauregian kontzertu bat eskaini zuen. Bertan,
agerikoa zen emaztea izaten zela Daviden bozeramaile eta berak pianoa modu
harrigarrian jotzeko gaitasunik ez duela galdu nahiz eta hitzegiteko ahalmen
guztiak ia galduta izan.
Nahiz eta egoera dramatikoa den, zuzendariak ez du baztertzen protagonistaren
ikuspegi baikorra eta lortzen du geuk ere bizitza hórrela ikus dezagun, oztopoak
oztopo.

1 comentario:

  1. Pelikula hau oso gustukoa izan zait, bertan oso ondo adierazten du, pertsona batek ezin duela hainbeste presio eduki, kasu honetan, hoberena izateko. Egia da, aitak erakutsi dio horrela izaten, azkenean, burutik jota bukatzen duzulako. Beraz, film hau ikusterakoan, ateratzen dudan konklusioa da, bizitzan erruak edonork egin dezaketela, eta horrek, ez du besteek baino gutxiago izaten uzten, bakoitzak, gure limiteak dauzkagulako.

    ResponderBorrar